Asteazken gauean, gaueko 22:00ak puntuan zirela piztu zen San Juan bezperako sua Villabonako Errebote plazan. Herritar ugari gerturatu zen gau sorginduan plazako su beroa eta inguruan egindako saioak ikustera. Oinkari eta Oinargi dantza taldeak, Loatzo musika eskolako trikitilariek eta Eresargi abesbatzak hartu zuten parte urteko gaurik motzenean.