San Juan sua Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 25a, 10:33

Josune amasarrak San Juan bezperan Amasan egin zuten jaiaren kronika bidali du, "Urtero moduan, herenegun gauean San Juan bezpera ospatu zen Amasan. Arratsaldean zehar muti koxkorrak zuhaitz adarrak biltzen aritu ziren udaletxeak plazan jarritako sua handitu nahian. Iluntzeko 20:30etan herritarrak afaria hartuta plazara etorri ziren. Mahaiak jarri, afaldu eta gaueko 22:00etan San Juan zortzikoa dantzatu zuten herritarrek. Ondoren, fandango eta arin-arina egin zuten. Suari salto batzuk eta mahai inguruko tertuli gozoan egon ziren herritarrak gau erdira arte. Guztira 60 lagun inguru elkartu ginen. Gau giro frexkoa izan arren eguraldi aparta egin zuen".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!