Gogoratu behar da argindarraren tarifa orokorra (Azken Aukerako Tarifa, 18 milioi erabiltzaileri eragiten diona, gehienak familiak eta enpresa txiki eta ertainak) joan den urtarrilan %2,6 garestitu zela, aurreko urteko KPIaren (%0,8) gainetik aise; eta 2006 urtetik hona argindarraren salneurria KPIa baino askoz gehiago igo dela, herritarren eta enpresen guztizko gastuan gero eta ehuneko handiagoa hartuz”.
Argindarra BEZeko igoeraz ez da libratzen
Aringarria, hala ere, osagabe da. Izan ere, Balio Erantsiaren gaineko Zergak (BEZ) uztailaren 1ean pairatuko duen 2 puntuko igoera (%16tik %18ra) argindarraren fakturan ere islatuko da.
Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolakundeak uste du BEZeko igoera hau ez litzatekeela oinarrizko hornikuntzetan (argindarra, ura eta gasa) ezarri beharko.