Axeri-dantzaren tradizioa eguerdian berritu da Goikoplazan. Ekitaldiaren amaieran, axeri-dantzako kideek txistulariak omendu nahi izan dituzte. Goikoplazan omenaldia jaso dutenak Gotzon Huitzi, Jesus Mari Otamendi, Jose Luis Etxeberria eta Felix Martinez de Lezea izan dira. Opari modura gerrikoa jaso dute Juantxo Arregi eta Katto Amilibia atzoko eta gaurko axeri-dantzako buruzagien eskutik.