San Juan bezpera eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 23a, 21:21

Andoainen ez ezik, Beterri-Aiztondo eskualdeko gainerako herrietan ere udako solstizioari ongi etorria egingo zaio gaur gauean, San Juan bezperan. Inguruko herri guztietan, urteko gaurik motzenean, sua, dantza, kantua eta musika izango dira nagusi ohitura zaharrari eutsiz. Irudietan ikus daitekeenez, besteak beste, Villabonako nahiz Zizurkilgo plazak gaueko sua pizteko prest daude dagoeneko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!