Sanmielak prestatzeko lehen bilera egingo da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 23a, 13:24

Gaur arratsaldeko 19:00etan Urnietako elkarteak eta bertaratu nahi duten norbanakoak bilduko dira Udaleko Kultura Sailarekin batera Lekaio kultur etxean, Sanmiel jaiak antolatzeko egingo den lehen bileran. Gaurkoan, jai egunak zehaztu, elkarteek eta norbanakoek euren proposamenak egin, jai eremuak erabakitzea eta abar egingo da. Bigarren bilera, uztailaren 7an egingo da leku eta ordu berean, eta 21ean hirugarrena. Horrela, uztailaren amaierarako egitaraua prestatuta izatea espero da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!