Sanjuanak: Gaztetxoen iritzia jaien atarian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 23a, 10:59

San Juan bezperan gazte lokala herriko gaztetxo askoren bilgune izango da. Lagunartean jolastu eta afalduko dute, denak elkarrekin San Juan sua ikustera joan aurretik.

Hamabi eta hamasei urte bitarteko gaztetxoen bilgunea da Gazte Lokala. Azterketak bukatu ahala, gazte askoren bilgune bilakatuko da Anbrosia Olabide eraikinaren azpiko lokala. San Juan jaietan, adibidez, jolasak edota afaria iragarrita daude. Uda dibertigarria igarotzeko abiapuntua izango da, uztailean hainbat ekimen eta irteera burutuko baitira.
San Juan suaren atarian egoitzara gerturatzen diren gaztetxoen iritzia jakin nahian, argi dago gehienak ere uda iristeko desiatzen ari direla.

Arcahongo ur parkera joateko desiatzen daude, eta baita Gazte Lokaleko dinamizatzaileekin batera Urnietako edota Hernaniko igerileku irekietara joateko ere.
Azterketak eta beste zereginak direla, haietako asko ez dira nahi adina gerturatzen Gazte Lokalera. Aurrerantzean ordea, bertako ordenagailu eta jolasekin gozatzera maiz gerturatuko dira. Egunaren eta orduaren arabera, berrogeita hamar gaztetik gora bil daitezke arratsalde batean.

Uztaileko Uda Gaztea kanpainaren barruan ere gazte askoren parte hartzea espero da.

1. Sanjuanak iristear dira, zer duzu bereziki gogokoen?  
2. Udan eta gazte lokalekoekin, nora joango zinateke?  
3. Zer duzu gogokoen gazte lokalean?

Nura Ariztimuño. Andoain, 6.maila
1.    San Juan sua iristeko gogoz nago.
2.    Arcachonera joango nintzateke gustura.
3.    Futbolina, ping ponga eta ordenagailuak.

Pello Manterola. Andoain, DBH 1.maila
1.    Barrakatara eta San Juan sua ikustera joango nintzateke, hemen egongo banitz.
2.    Hernaniko ur parkera, Urnietakora eta beste irteeraren batera.
3.    Wii-a, ping ponga, ordenagailua eta futbolina.

Irati Abrego. Andoain, 6.maila
1.    Jaia, barrakak eta San Juan sua gogoko ditut.
2.    Arcachonera joango nintzateke, baita beste irteeraren batera ere.
3.    Ping ponga, ordenagailuak eta futbolina.

Ekain Bellanco. Andoain, DBH 1.maila
1.    Barrakak eta San Juan sua gogoko ditut.
2.    Urnietako igerilekura, Hernanikora ere bai. Eta Arcachongo ur parkera.
3.    Ordenagailua, Wii-a, PSP-a, etab.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!