Zago nagusi Txindokin, Hassan Ait Chaou villabonatarra laugarren

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 20a, 20:21

Txindokin atzo egin zen aurreneko Kilometro Bertikala proban 184 lagunek parte hartu zuten eta jende ugari bildu da Larraitzen eta Txindokiko bidean proba ikusteko. Didier Zago frantziarra izan zen azkarrena gizonezkoetan, 34:33ko denborarekin. Emakumezkoetan berriz, Nerea Amilibia aiarra izan zen nagusi; 42:37ko denbora eginda. Eskualdekoei dagokionean Hassan Ait Chaou villabonatarrak (4. postuan) egin zuen denborarik onena. Eguraldia lagun izan zuten korrikalariek, nahiz eta aurreko egunetako euriteen eraginez, bidea lokaztuta egon. Ikusi sailkapenak:

GIZONEZKOAK:

1. Didier Zago, Frantzia 0:34:33

2. Walter Becerra, Sestao 0:36:31

3. Zuhaitz Ezpeleta, Arrasate 0:36:59

4. Hassan Aichaou, Villabona 0:37:00

5. Fernando Etxegarai, Bera 0:37:14

7. Juan Mari Garin, Zizurkil 0:37:44 (1. beteranoa)

16. Gonzalo Sukuntza, Lasrte-Oria (Zumeatarra) 0:39:52

50. Mikel Legarreta, Urnieta 0:43:22

58. Txiki Plazas, Berastegi (Zumeatarra) 0:43:46

73. Joxe Mari Etxeberria, Zizurkil 0:45:08

74. Txetxu Lete, Urnieta 0:45:20

77. Igor Larrañaga, Andoain 0:45:43

EMAKUMEZKOAK:

1. Nerea Amilibia, Aia 0:42:37

2. Elena Calvillo, Ordizia 0:46:10

3. Yolanda Gurendez, Gasteiz 0:47:17

5. Uxune Tena, Andoain, 0:54:52

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!