Jardunaldietan zehar, hiru esparru mugatu dituzte euskararen ahozko gaiez eginiko gogoetak bildu eta esperientziak jasotzeko: ahozkotasuna kulturan, eguneroko jardun berezituetan eta haurren munduan. Jardunaldien asmoa eman dute ezagutzera prentsaurrekoan, "jakin nahi dugu gaurko ahozko ekoizpenak zertan diren hiru eremuotan, eta etorkizunari begirako zein gako proposatzen dituzten jardunaldiko partaideek".
Egitaraua:
Uztailak 22, osteguna
AHOZKOTASUNA ETA HAURRAK
08:30 Jardunaldien hasiera. Aurkezpena.
09:00 Piter Ansorena (musikaria eta pailazoa). 'Euskara la kakatua?'. Ahozkotasuna eta aditasuna.
10:05 Gorka Tolosa (bertsolaria eta antzezlea). 'Ahozkotasunetik, haurrentzako sorkuntza konkretu bat: Iñaxito. Bertsolaritza eta antzerkia uztartzen dituen emanaldia.
11:05 Itziar Rekalde (ipuin kontalaria, antzezlea eta antzerki zuzendaria). Zertaz ari gara ipuinetaz ari garenean?
12:30 Mahai-ingurua: Piter Ansorena, Gorka Tolosa eta Itziar Rekalde. Moderatzailea: Xabier Sukia (irrati esataria eta bertsolaria).
13:30 Galdera-erantzunak.
14:00 Bukaera.
Uztailak 23, ostirala
AHOZKOTASUNA HEZKUNTZAN, LITERATURAN ETA HEDABIDEETAN
09:OO Miren Ibarluzea (Labayru Ikastegia - Herri Ondarea atala). Ahozkotasuna hezkuntzan: ahozkotasuna lantzeko materialak garatzea.
10:05 Juan Kruz Igerabide (idazlea eta EHUko irakaslea). Ahozkotasuna eta literatura.
11:05 Julian Beloki (kazetaria eta komunikazio aditua). Hik nola esango hukek/n?
12:30 Mahai-ingurua: Miren Ibarluzea, Juan Kruz Igerabide eta Julian Beloki. Moderatzailea: Laxaro Azkune (irrati esataria eta gai-jartzailea).
13:30 Galdera-erantzunak.
14:00 Bukaera.
Uztailak 24, larunbata
AHOZKOTASUNA EUSKAL KULTURAN; LEHEN, ORAIN ETA GERO
09:00 Antton Luku (Lizeoko irakaslea eta idazlea). Zer da Euskal antzerkia?
10:05 Jose Angel Irigaray (idazlea). Modernitatearen hastapenak. 60ko hamarkadako kultur garapena.
11:05 Lorea Agirre (kazetaria eta Sorguneak ikertegiko kidea). Nola egiten dugun horrek nolakoak garen esaten baitu.
12:30 Mahai-ingurua: Euskal kultura gaur. Jose Angel Irigaray, Antton Luku eta Lorea Agirre. Moderatzailea: Joxean Agirre (kazetaria eta idazlea).
13:30 Galde-erantzunak.
14:00 Bukaera.
Noiz eta non
2010eko uztailaren 22, 23 eta 24a
Mintzola Fundazioa. Subijana etxea, Villabona.
Matrikula prezioa
Matrikula arrunta: 50 euro
EHBEko bazkideak: 35 euro
Ikasle eta langabetuak: 35 euro
Izen-ematea
Telefono zenbakia: 943 694 129
e-maila: administrazioa@bertsozale.com
Izena emateko azken eguna: 2010eko uztailaren 16a.
EHUren kredituak
Ikastaro honetan parte hartzeagatik Euskal Herriko Unibertsitateak kreditu bat emango du.
Babesleak:
Bizkaiko Foru Aldundia eta Kutxa.