Uztailaren 2an hasiko da Trans Ernio pilota txapelketa

Trans Ernio pilota txapelketaren 7. edizioa uztailaren 2an hasiko da. Lau kategoriatako pilotariek hartuko dute parte, inguruko herrietako pilota eskoletako kideek: benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak. 33 talde arituko dira guztira. Partidak ostiral arratsaldetan (18:30etatik aurrera) eta larunbat goizetan (11:00tatik aurrera) jokatuko dira Adunako pilotalekuan. Finala Adunako jaietan izango da, abuztuaren 7an. Zorte on guztiei!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!