Babes ofizialeko etxebizitzak ziren, Magnesitas, Inquitex, Sapa edota Laborde bezalako fabrika ezberdinek sustatuta. Etorkin eta langile askoren bizitoki bilakatu zen.
Igande honetakoa aurten egingo den lehen ospakizuna izango da. Udazkenean ospakizun gehiago burutuko dira. Besteak beste, Andoaingo Udala auzoaren historia biltzen duen liburua osatzen ari da auzotarren laguntzarekin.
Auzo bazkaria, beraz, lehen hitzordu garrantzitsua izango da. Familia osoarekin joateko moduko bazkaria izango da. Mende erdia igaro ondoren, familia bereko hiru belaunaldi bilduko dira: etxebizitzatan bizitzen jarri zirenak, eta haien seme-alabak eta bilobak. Eguraldi txarra ez da arazo izango, Andoaingo Udala bazkarirako karpa jartzeko prest agertu baita. Igandeko bazkariaren ondoren, ospakizun gehiago izango da udazkenean.