Donostialdeko bigarren ingurabidea, igandean oinezkoentzat eta txirrindularientzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 17a, 18:24

Bisitariek igande honetan 09.00etatik 19.00ak bitarte oinez edo bizikletaz zeharkatu ahal izango dituzte Usurbil, Lasarte-Oria, Hernani, Donostia, Astigarraga eta Errenteriatik pasatzen den errepide berriko 17 kilometroak. Aldundiak ekimenean parte hartzeko gonbidea luzatu du, "Ibilbideak Euskadiko bidezubirik luzeena  (kilometro bateko luzeera) berriz errepikatuko ez den ikuspuntu batetik eta azken belaunaldiko autobideko tunel ikusgarriak eta egiturak begiztatzeko aukerak emango ditu".

Iturri ofizialen arabera, autobide berri honek irekitzen denetik (ekainak 25) Gipuzkoako komunikazioetan iraultza ekarriko du. Donostiako “Ingurabide” berri honek egungo AP-8 autobidearekin Errenteria, Aritzeta, N-1 (Lasarte-Oria) eta Urumeako autobian izango ditu lotuneak. Gipuzkoa osoko eta Donostialdeako trafikoa berrantolatzeko funtsezko elementua izango da. Bere eraikuntzak 300 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa suposatu du.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!