Denboralea baretzen hasia da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 17a, 15:55

Azken bi egunetan izandako denboralea baretze bidean da. Herrizaingo Sailak jakinerazi du uholdetarako larrialdi plana kendu egin duela. Atzokoa izan zen egunik euritsuena, Urnietan 89 litro jaso ziren metro karratuko, baina egun guztian zehar banatutako prezipitazioak izan zirenez, ez zen arazorik sortu Trankatxeko errekan. Bestetik, nabarmentzekoa izan da tenperaturen jaitsiera (12º-17º).  Iragarpenen arabera, gaur arratsaldetik aurrera hobekuntza nabarmena izan du eguraldiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!