Ostiralean irekiko da Urnietako ITV-a

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 17a, 01:41

TÜV Rheinland enpresa alemanak eta Urnietako eta Irungo ITV-etako langileen ordezkarien harteko aurreakordioa gaur gauzatu ondoren, bihar egingo den langileen asanbladak espero bezala onartzen baldin badu aurreakordio hori ostiralean bertan irekiko dira Irungo eta Urnietako ITV-ak. Soldaten igoera eta lan baldintzen hobekuntza lortzeko xedearekin iazko abenduaren 9tik egon dira greban. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!