Atzo jakin zenez, Paueko auzitegiak baiezkoa eman dio Olatz Izagirre urnietarra espainiaratzeko eskaerari. Gaztea maiatzaren 8az geroztik Muret Seysses espetxean (Frantzia) zegoen, maiatzaren 6an bizitoki zuen Ziburu herrian atxilotu eta gero. Atxiloketarekin eta Euroaginduaren aukera horrekin oso kritiko agertu ziren Urnietan udaletxeko hiru Udal ordezkari, baita hainbat herritar ere. Izan ere, Izagirre urnietarrak eta beste hiru gazteek bizitokia, lantokia edo nortasuna ez zuten inoiz ezkutatu. Izagirreren lagunek Urnietan egindako agerraldian zera zioten, “Urnietako herritar asko izan dira Ziburun berarekin normaltasun osoz egon direnak. Halaber, hainbat komunikabidek gezurrezko informazioa hedatu dute, bai Olatzen baita beste pertsonen inguruan”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!