Eskualdeko lasterkariak Fuente De-ko Kilometro Bertikalean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 14a, 15:36

Atzo goizean egin zen Cantabriako Liebana herrian Fuente De-ko I. Kilometro Bertikala deituriko mendi lasterketa. 5 kilometroko lasterketan, Luis Alberto Fernando jacatarra izan zen irabazlea 0:39:48ko denbora eginda. Eskualdeko hainbat lasterkari bertan izan zen, eta denen gainetik Balen Tolosa zizurkildarra nabarmendu zen lasterketa 5. postuan amaitu baitzuen 46:00ko markarekin. Ikusi sailkapena:

SAILKAPEN OROKORRA:

1.  Luis Alberto Fernando, Jaca 0:39:48

2. Javier Crespo, Zurita Pielagos 0:39:50

3. Jose Manuel Lara, Liencres, 0:45:15

ESKUALDEKOEN SAILKAPENA:

5. Balen Tolosa, Zizurkil 0:46:00

23. Txetxu Lete, Urnieta 0:51:20

24. Joxe Mari Etxeberria, Zizurkil 0:51:26

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!