Eskualdeko lasterkariak Zarautz-Aia Krosean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Atzo goizean egin zen Zarautz eta Aia herriak elkartzen dituen Krosaren XIV. edizioa. 11,315 kilometroko lasterketan 116 lasterkari iritsi ziren helmugara eta Asier Cuevas azpeitiarra izan zen irabazlea 0:38:25ko markarekin. Emakumeen kategorian Hendaian bizi den Rosi Talavera hernaniarra izan zen onena 0:49:03ko denborarekin. Eskualdekoen artean Hassan Ait Chaou villabonatarra izan zen azkarrena. Ikusi sailkapena:

SAILKAPEN OROKORRA:

1. Asier Cuevas, Azpeitia 0:38:25

2. Youssef Denni, Santurtzi 0:39:44

3. Abdelfatteh Louajari, Bilbo 0:39:58

ESKUALDEKOEN SAILKAPENA:

8. Hassan Ait Chaou, Villabona 0:42:39

9. Enrique Piedra, Villabona 0:44:29

38. Iñaki Moreno, Villabona 0:50:00

43. Joxean Jimenez, Asteasu 0:50:55

59. Xabier Arrastoa, Villabona 0:54:03

75. Eva Pelaez, Andoain 0:57:05

76. Joxean Alberdi, Zizurkil 0:57:07

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!