Datorren igandean, ekainak 20, Rincon de Belagua-Linza ibilbidea burutuko dute Aizkardiko kideek. Rincon de Belagua aparkalekutik (1000 m) Larreria gainera (1620 m) abiatuko dira eta LA pakiza (2100 m) aldera jarraituko dute. Handik Hoya del Portillo de Larrara (1750 m) jaitsi eta Linzako tontorrera (1906 m). Hortik aurrera bi aukera izango dira: Zuzenean Linzako aterpetsera jaitsi edo Petretxemara igota (2377 m), lepotik (2082 m), Linzako aterpetxera jaitsi.
23 kilometro egiteko zazpi orduko ibilaldia aurreikusi dute antolatzaileek. Izena emateko: 647 717 182 (20:00-22:00) edo Aizkardiko egoitzak ekainaren 17ra arte. Irteera goizeko 06:00etan izango da Olaederra kiroldegiaren aurretik.