Eguerdiko hamabietan hasita, Andoaingo eta Urnietako udaletxeen atarietan elkarretaratzeak burutu dira. Udalbiltza auziaren inguruan laster epaituko dituzten euskal herritarrei atxekimendua adierazi zaie.
Besteak beste, ezker abertzaleko, Hamaikabat! eta EAJ alderdietako kideak bildu dira Andoainen.
Urnietan, berriz, UDAko, EAJko, Ezker abertzaleko eta Herrigintzako kideak bildu dira.