Ereñotzuko jaiak asteburu osoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Hernaniko Ereñotzu auzoan asteburu osoan San Antonioren ohorezko jaiak ospatuko dira. Urnietako lurrekin muga egiten duen auzo honetako jaietara herritar ugari hurbilduko da urteroko moduan. Hona hemen egitarau osoa:

EKAINAK 11, OSTIRALA

  • 23:00etan hasita KONTZERTUA: TRIFULKA, MAKULUKEN ETA ESNE BELTZA taldeekin.
  • 00:30etan DENAK PLAZARA!

EKAINAK 12, LARUNBATA

  • 10:00etan HERNANIKO OLINPIADEN FINALAK, futbol zelaian. Herri kirol probak. TRIKITILARIAK kalejiran ibiliko dira egun guztian zehar.
  • 17:00etan OLINPIADEN AZKEN PROBAK.
  • 18:30etan ‘DESAPIYUA' Jon Larrañaga ‘LARRA' eta Imanol ‘PAOLLA'ren artean. Futbol zelaian. 60 ontzako 2 enbor eta kana erdiko 4 enbor moztu. 6 Km korrika.
  • Ondoren OLINPIADEN SARI BANAKETA ETA AZKEN FESTA. Plazan.
  • 23:00etan OI DEK OI musika taldearen emanaldia plazan.
  • 00:30etan LAIOTZ taldearekin parranda goizaldera arte.


EKAINAK 13, IGANDEA:

  • 08:30etan Hernaniko txistulariekin DIANA bailaran zehar.
  • 10:00etan MEZA NAGUSIA.
  • 11:30etan SAGARDO PROBAKETA, UR-MIA elkarteak antolatuta, plazan. Sagardotegiak: ELUTXETA, IPARRAGIRRE, ELORRABI, OTSUA-ENEA, OLAIZOLA, GOIKO-LASTAOLA eta LARRE-GAIN.
  • 12:30etan HERRI KIROLAK, plazan. Hizlaria Iñaki Perurena. Fausto Mugerza eta Manolo Cañamares aizkolariak. Iñaki Perurena eta Inaxio Perurena harri jasotzen.
  • 17:30etan TTARLA DANTZA TALDEAREN emanaldia plazan.
  • 19:00etan BERTSO JAIALDIA: Joxe Agirre, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Jon Maia, Miren Amuriza eta Andoni Egaña.
  • Ondoren JAIETAKO ERRIFAREN ZOZKETA.
  • 21:00etan Afari herrikoia: ZIKIRO JATEA, plazan. (Txartelak salgai: Irrintzi tabernan eta Ur-Mia elkartean)

EKAINAK 14, ASTELEHENA:

IRUBIDIETAN:

  • 11:30etatik 12:30etara BOLA ETA TOKA TXAPELKETA.
  • Ondoren Unai AGIRRE eta Jexux Mari IRAZU bertsolarien lehen saioa.
  • HAMAIKETAKOA egiteko aukera ederra IRUBIDE jatetxean.

 UGALDETXON:

  • 17:30etan hasita PILOTA PARTIDUAK, Ugaldetxoko frontoian: Aizkorbe - Apezetxea / Apezetxea - Salaberria Goizuetako gazteak eskuz. M. Pagola - Ugalde/ E. Pagola - Arizaga neskak palaz. Noble-Lizeaga / Erroizenea-Santa Kruz mutilak eskuz.
  • Ondoren Unai AGIRRE eta Jexux Mari IRAZU bertsolarien bigarren saioa.
  • 19:00etatik 20:00etara TOKA Txapelketa.
  • 20:30ak aldera KUPELA TALDEAREKIN ERROMERIA.
  • Jaiei amaiera emango zaie suziriak jaurtiz.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!