Loatzo musika eskolaren kontzertuak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 11a, 17:20

Loatzo musika eskolak ikasturte amaierako emanaldiak eskainiko ditu datorren astean. Hara Beterri-Aiztondo eskualdeko hitzorduak:
-Ekainak 15, asteartea: Villabonako tailerreko ikasleak musika eskolan audizioa egingo dute.
-Ekainak 16, asteazkena: Villabonako Gurea zineman 18:30etan.
-Ekainak 17, osteguna: Adunako elizan 18:30etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!