Andoni Egañaren hitzaldia, ahozko komunikazioaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 11a, 13:46

Datorren asteartean, ekainak 15, ahozko komunikazioaren inguruan hitzaldia eskainiko du Andoni Egaña bertsolariak Subijana etxean 19:00etan. Villabonako eta Zizurkilgo Euskara Zerbitzuek antolatutako ekimena da, Mintzalaguna egitasmoaren eta euskalduntze-alfabetatze ikastaroen ikasturte bukaera iritsi denez, bi egitasmo horietako partaide guztien lana saritzeko. Hitzaldia doakoa izango da eta sarrera guztientzat irekia egongo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!