Postontzia: "Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari"

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 10a, 19:24

“Udalbiltza Euskal Herriko Udalen eta Udal Hautetsien Biltzarra”, nazio-instituzioa, zazpi lurraldeetako ia 1800 Udal hautetsik sortu zuten, 1999ko irailaren 18an Bilboko Euskalduna Jauregian. Alta, oztopoz jositako ibilbidea izan du. Horien artean, nabarmena 2003ko udaberrian Madrileko Auzitegi Nazionalak aginduta erakunde nazionalaren aurkako polizia operazioa dugu.


Operazio horren ondorioz Udalbiltzako hainbat hautetsi eta langile atxilotu, bulego publikoak itxi, udaletxeak erregistratu, materiala eraman, Zuberoan hainbat enpresa egitasmo laguntzeko herritarrek emandako dirua konfiskatu eta Udalbiltzari etena ezarri zioten.
Orain, zazpi urte geroago, Udalbiltzaren aurkako epaiketa dator. Fiskalaren zein herri-akusazioaren eskaerak ezagutu ditugu, hautetsi eta langile izan diren 22 pertsonentzako 10 eta 23 urte bitarteko espetxe zigorrak hain zuzen. Nabarmentzekoa da Udalbiltza erakundearen beraren behin betiko ilegalizazioa eskatzen dela.
Horren aurrean, Bai Udalbiltzari sostengu sareak, elkarretaratzea deitu du datorren ekainaren 12an, larunbata, 12:00etan Goikoplazan, nazio mailan beste hainbat herriek egin duten deiari jarraiki. Udaleko hautetsi ohi, gaur egun hautesti diren, zein hainbat herritarrek egiten dugu deialdia”.   

Andoaingo sustengu taldea
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!