XXII.Haurren euskal jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 10a, 19:20

Haurren euskal jaialdiaren XXII.edizioa 350 partaideren bilgune izan zen, horietatik 150 Andoaingoak eta beste 200 kanpotik gonbidatutakoak.

Haurren euskal jaialdiaren XXII.edizioa 350 partaideren bilgune izan zen, horietatik 150 Andoaingoak eta beste 200 kanpotik gonbidatutakoak. Azken horien artean, Oiartzungo Elizalde, Lasarteko Erkertz eta Berako Gure Txokoa dantza taldeak gerturatu ziren. Dantzariez gain, musika talde ugari: Soraluzeko musika eskolako abesbatza, Beasaingo La Salleko haur abesbatza, Hernaniko bertso eskolako kideak edota Urnietako trikitilari eta txalapartariak. Taldeak aipatzen hasita, ezin alde batera utzi Andoaingoak: Urki dantza taldea, Soinuak musika eskola eta Xingola abesbatza.

ASKOREN LAGUNTZARI ESKER
Euskal tradizioaren hiriburu bilakatu zen, beraz, Andoaingo herrigunea. Igande osoan zehar kalez kale aritu ziren talde guztiak, ibilbide ezberdinak eginez. Gero, emanaldi nagusirako denek bat egin zuten Goikoplazan. Jaiari amaiera emateko, Kantuki taldeak berbena-dantzaldiarekin giro ederra jarri zuen.
Antolatzaileek Udalaren, Ikastola eta La Salle-Berrozpe ikastetxeen, Andoaingo familia askoren eta ondorengo elkarte hauen laguntza eskertu nahi dute: Zumeatarra, Ontza, Agustin de Leiza, Batzoki, Peña eta Irunberri.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!