Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hirugarren urtez jarraian Andoaingo eta inguruko rockzaleek bat egingo dute Nafarroa plazan, Euskal Herriko aretoetan ohiko ez diren nazioarteko proposamenekin gozatzeko.
AURTENGO MUSIKA TALDEAK: Barrence Whitfield eta Petti & The Bloodyhotsak AEBko Boston eta Nafarroako Bera musika guneen arteko lotura. Sour Jazz & Daniel Rey Rock and Rolla New Yorketik zuzenean. Big Sandy and His Fly- Rite Boys 50eko hamarraldiko rockabilly-a Los Angelesetik zuzenean. Cocktail Slippers Power pop lantzen duen neska bosktotea, Oslotik zuzenean. Dirty Pink Ladies 60-70eko Rock & Rolla nagusi. Irundik zuzenean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!