Larunbat honetan Urnietan, eguerdiko hamabietan hasita, Udalbiltzaren aldeko elkarretaratzea burutuko da udaletxearen atarian. Laster epaiketa burutuko da eta auziperatuen artean dago Karmele Urbistondo herritarra. Egun hauetan elkarretaratzearen deitzaileak UDAko, Herrigintzako, Ezker Abertzaleko eta EAJko ordezkariarekin bilduta izan dira. Larunbateko deialdiari begira antolatzaileek UDAren, Herrigintzaren eta Ezker Abertzalearen ordezkarien babesa badutela jakinarazi dute. Antolatzaileek urnietarrei larunbatean udaletxe aurrera agertzeko deia luzatu nahi diete, “helburua deialdi zabala izatea da, askotariko jendea bilduko duena”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!