Jesusen Bihotza ikastola, esker onez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 10a, 12:12

Joan zen larunbatean, ekainaren 5ean ikasturte amaierako festa izan zen Jesusen Bihotza ikastolan. Arduradunek ohar honen bidez, eskerrak eman nahi izan dizkie laguntza eskaini zieten guztiei: "Jesusen Bihotza ikastolako ikasturte amaierako jaialdia amaitu berri den honetan, eskerrak eman nahi dizkizuegu era batera edo beste parte hartu duzuen guztioi; bai antolakuntza lanetan aritu zaretenoi, baita azpiegiturak sustatu dituzuenoi ere.
Espresuki aipatu nahi ditugu Guraso Junta, Irrintzi elkartea, Behar-Zana eta Villabonako Udala. Datozen edizioetan ere lagun izango zaituztegulakoan, jaso ezazue gure eskerrik beroena!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!