15000 euroko fidantza ordaindu eta gero, atzo eguerdiko 13:30etan atera zen kalera Mikel Garmendia Herrera de la Manchako espetxetik. Iluntzean iritsi zen Amasa-Villabonara. Errebote plazan senide, lagun eta herritar asko zituen zain, harrera beroa eskaintzeko. Irribarretsu ageri zen Mikel. Ezker abertzaleko kideek datozen egunetan omenaldia egingo zaiola adierazi zuten.