Zabala sagardotegiko sagardoa, saritua

Adunako Zabala sagardotegiak Gipuzkoako sagardo onenaren saria eskuratu zuen joan zen larunbatean, Foru Aldundiak antolatzen duen sariketaren bederatzigarren edizioan. Aurrez ere, 2004 eta 2006 urteetan sari bera jaso zuenez, ez zen lehenengo aldia izan. Gipuzkoa mailako 27 sagardotegi aurkeztu ziren sariketara eta epaimahaiaren aburuz, eskualdekoa izan zen sagardorik onena. Hamar epailek, sagardoaren usaina, kolorea eta zaporea neurtu zituzten, besteak beste. Urnietako Elutxeta sagardotegiak ere, beste hainbat sagardotegirekin batera aipamen berezia jaso zuen.

Argazkian Ramon Zabala, Zabala sagardotegiko arduraduna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!