Mikel Garmendia aske, 15000 euroko fidantzapean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 7a, 19:08

Datozen orduetan aske geratuko da Mikel Garmendia villabonatar presoa.
Goizean, lehen orduan ordaindu dute fidantza eta dagoeneko senide eta lagunak Madrilera bidean dira.
Gaur iluntzean egingo diote Mikeli lehen harrera ekitaldia.

Abokatuak senitartekoei atzo jakinarazi zien, 15000 euroko fidantza ordainduta aske geratuko zela Mikel Garmendia. 2009ko martxoan atxilotu zuten eta bere kasua sekretu sumariopean egon da orain gutxira arte. Herrera de la Manchako espetxean igaro ditu azken hilabeteak. Urte eta hiru hilabeteotan, Soto del Real eta Valdemoro espetxeetan ere egon da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!