Italiako Atez-ateko sistema ezagutzeko, talde bat joan da egun hauetan, Gipuzkoako herri ezberdinetatik. Larunbatetik asteazkenera Italiako iparraldean ibiliko dira. 40 pertsonek osatzen dute taldea; San Marko mankomunitatetik Ricardo Ortega eta Imanol Azpiroz; Alkateak: Mikel Izagirre (Urnieta), Xabier Mikel Errekondo (Usurbil), Aitor Etxeberria (Oiartzun) eta Marian Beitialarrangoitia (Hernani). Donostia, Pasaia, Errenteria eta Lasarteko zinegotziak. Herri horietako jarraipen batzorde edo bestelako taldeetako herritarrak eta hainbat kazetari ere bai. Antzuola, Bergara eta Arrasateko talde bat ere joan da.
Lauzpabost eguneko egonaldia egingo dute. Torinon eta Alban. Asmoa da herri eta mankomunitate ezberdinek beren zaborra Atez-ateko sistemaren bidez nola gestionatzen duten ikustea. Horretarako, inguruetako udal eta taldeekin bilerak, hitzaldiak eta bisitak antolatuta dituzte.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!