Gaur goizean egin da Nafarroako Monreal herrian II. Xrtreme Higa mendi lasterketa. 8 kilometroko lasterketa herriko kiroldegitik abiatu da eta Higa mendiaren gailurrean (1.289 metro) izan du helmuga. 120 lasterkari iritsi dira helmugara eta denetan azkarrena Hassan Ait Chaou villabonarra izan da 0:38:42ko denborarekin. Bere atzetik Alkotzko Mikel Beunza sailkatu da 0:39:10ko denbora eginda, eta 3. postuan Gonzalo Sukunza lasartearra 0:39:23ko markarekin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!