Andoaingo lasterkariak Oñatiko Herri Lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010eko ekainaren 6a

Atzo larunbata egin zen Oñatiko Herri Lasterketaren VIII. edizioa. Eguraldi beroarekin eta 10 kilometroko ibilbidean hau izan zen podiumera igo zen hirukotea: 1. Gontzal Sanz (Gasteiz)  31:35ko denborarekin; 2. Hicham Ovalla (Bilbo) 32:06ko denbora eginda; eta 3. Jaquad Boulame (Tutera) 33:09ko denborarekikn. Bi andoaindarrek ere lasterketa amaitu zuten, 9. postuan sailkatu zen Mikel Rodriguez 35:15ko denbora eginda, eta 56. postuan Ruben Medina 50:14ko markarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!