Gipuzkoako sagardorik onena, Zabala sagardotegikoa

Hirugarren urtez txapela Adunara etorri da, izan ere 2004 eta 2006an Zabala bera izan baitzen irabazlea. Gipuzkoako Foru Aldundiak bederatzigarren urtez antolatu zuen Gipuzkoako sagardorik onena aukeratzeko lehiaketa. Aurten 27 sagardotegik parte hartu dute, baina sei besterik ez dira finalera iritsi. Hernaniko Altzueta, Astigarragako Astarbe eta Gurutzeta, Urnietako Elutxeta, Tolosako Isastegi eta Adunako Zabala izan dira 2010eko zukurik onenaren egileak. Jarraitu irakurtzen:

Hirugarren saria, 750 euro eta garaikurra, Astigarragako Astarbe sagardotegiak eraman zuen. Bigarren postua, Hernaniko Altzuetarentzat izan zen eta 1.500 euro eta garaikurra eraman zituen etxera. Azkenean, Gipuzkoako sagardorik onenaren ospea Adunako Zabalak eraman zuen, eta Martin Zabalak jaso zituen irabazleari zegozkion 2.500 euro, garaikurra eta txapelarekin batera. Finalera iritsi ziren beste hiru sagardotegiak diploma bana jaso zuten.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!