Ekainaren 20rako manifestazioa deitu dute Donostian, erraustegi egitasmoaren sei urteko moratoria eskatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 4a, 20:06

Alderdi politiko, sindikatu edota eragile desberdinak biltzen dituen Usurbilgo Itunak eta Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeak manifestazioa deitu dute Donostian. Hitzordua, ekainaren 20an, 12:00etan Donostiako Bulebarrean. Errauste egitasmoaren sei urteko moratoria eskatzea izango da manifestazioaren aldarri nagusia. Antolatzaileen arabera, etorkizuna dago jokoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!