Prentsa bulegoa
"Ertzaintzak antzeman zuen Andoaingo taberna batera droga-kontsumitzaileak bertaratu ohi zirela, ustez, gai sorgorgarriak (''speed'' edo anfetamina) erosteko. Horren aurrean, EAEko Poliziak ikerketa abiatu zuen.
Ertzainak tabernako jarduera jagoten hasi ziren, bertan drogarekin trafikatzen zelakoan, eta ikerketaren ondorioz, agenteek baieztatu zuten ''bezero'' batzuek droga erosten zutela. Asteazkenean, ekainaren 2an, ertzainak tabernan sartu ziren eta miaketa egin zuten. Emakumezko bat eta gizonezko bat tabernako arduradun gisa identifikatu ostean, poliziek ustez ''speed'' zuten poltsak eta bilgarriak atzeman zituzten tabernako barran, hainbat tokitan ezkutatuta.
Ertzainek 100 eta 50 gramoko bi pakete eta pisu gutxiagoko beste batzuk ere atzeman zituzten. Horrez gain, salmentarako prestatutako banako bilgarriak ere aurkitu zituzten. Guztira, 250 gramo ''speed'' eta 3.500 euro inguru atzeman zituzten, baita doitasun-balantzak eta bilgarriak prestatzeko elementuak ere.
Ertzaintzak taberna itxi egin zuen eta lokaleko bi arduradunak atxilotu zituen, osasun publikoaren kontrako ustezko delitu bat egotzita. Polizia-eginbideak amaitu ostean, atxilotuak Tolosako Auzitegiren esku utziko dituzte gaur".