Aiztondoko Udalek ingurugiroaren aldeko apustua egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 4a, 15:37

Ibarrako udaletxean sinatu dute gaur kontratazio eta erosketa publiko berdearen aldeko hitzarmena. Tolosaldeako hemeretzi Udalek eta Tolosaldea Garatzenek sinatu duten hitzarmenaren arabera,  ingurumen irizpideak kontuan hartuz egingo dituzte erosketak eta kontratazioak.

Argazki gehiago ikusi

Paper eta inprenta zerbitzuak, garraio ekipoak, bulegoetara makinak, eraikuntza lanak eta materialak, elikagai eta edariak, energia, lorezaintza zerbitzuak eta garbiketarako produktuak zainduko dituzte bereziki erakunde publikoek. 

Hitzarmena sinatu duten herrien artean daude Aduna, Asteasu, Larraul, Amasa-Villabona eta Zizurkil. Adunako alkate den Arantxa Aburuzak  hitza hartu duprentsaurrekoan, izan ere, Adunako Udalean dagoeneko zaintzen baitute kontsumo jasangarria: "Udalean erabiltzen den paper guztia birzikklatua da eta pixkanaka, kontsumo baxuko bonbilak jartzen ari gara Udal eraikinetan. Horrez gain, energia kontsumoa neurtzen duten makinak dauzkagu jarrita udaletxean, Uztartza etxean eta Herri eskolan. Uneoro eraikin bakoitzean egiten den kontsumoaren datuak aztertzen ditugu. Horrek, non aurreztu dezakegun erakusten digu eta oso erabilgarria izaten ari zaigu".

Tolosako Udaleko  Antton Lekuonak ere euren esperientziaren berri eman du: "Paper ekologikoa erabiltzen dugu eta paper kontsumoa jaisteko ahaleginetan gabiltza. Bestalde, bulegoetako inpresora txikiak kendu, eta sail baikotzean inpresora handiagoa jarri dug, modu horretan errazagoa da kopia kopurua kontrolatzea. Udal plenuetako aktak dagoeneko ez dira inprimatzen eta memoria arkatz bidez banatzen zaie zinegotziei. Garbiketa zerbitzuei dagokionez,ingurunea errespetatzen dute produktuak erabiltzeko baldintza dute zerbitzua ematen digutenek eta hori kontrolatzen saiatzen gara. Amaitzeko, lorategiak ureztatzeko edota kaleak garbitzeko erabiltzen dugun ura, putzu natural batetik hartzen dugu, batere klororik gabea. Etorkizunera begira, eguzki plakak jarriko dira musika eskolan, dagoeneko kiroldegian dauden bezala", azaldu du .

Gaur sinatutako hitzarmenaren ondorioz, antzeko neurriak hatzeko konpormezua hartu dute eskualdeko herriek zein Tolosaldea Garatzenek.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!