Maiatzaren 29an, arratsaldeko 19:30ean Egape Dantza Taldeko partaide gazteek ikuskizun bikaina eskaini zuten Sarobe Arte Eszeniko Gunean, Gazte Jaien egitarauaren barne. Bigarren urtez Egapeko dantzariek errepertorio zabal bat eskaini zuten herritar eta dantza zaleen txaloak jasoz. Edu Muruamendiarazen eskutik koreografi garaikide zein betiko dantza tradizionalak ikus ahal izan zuten bertaratuek. Txanbolin musika taldeak ere parte hartu zuen zuzeneko musikarekin, ordu eta erdi luze iraun zuen ikuskizun honetan.
40 dantzarik, 12 eta 25 urte artekoak, ikasturtean zehar egindako lana borobildu zuten eszenatokian benetan maila bikaina agertuz. Haien irakasle eta zuzendari Edu Muruamendiarazek berriro ere lortu du, urtero egiten duen bezala, ikuslegoa hunkitzea.