ERAKUSKETA ETA ZOZKETA
Berritasun modura, datorren ekainaren 12an ehozirien erakusketa egingo da Kale Nagusia eta Zumea kaleen artean.
Ekainaren 13tik aurrera, bestalde, Salkineko saltokietan erosketak egitean zozketa baterako txartelak oparituko dira. Zozketa honetako saria bikoitza da: mahai-tapiz bat eta Buruntza jatetxean bi pertsonentzako afaria.
Lehio eta balkoi loratuen lehiaketaren sari banaketaren egun berean izango da aipatutako zozketa. Hain zuzen, ekainaren 19an eguerdiko 13,30etan Udaletxeko batzarraldi aretoan.