XXII.Haurren euskal jaialdia, igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 4a, 11:29

Igande honetan XXII.Haurren euskal jaialdia ospatuko da. Euskal Herriko probintzia guztietatik etorriko dira dantzariak, bertsolariak, trikitilariak, txistulariak, txalapartariak, erraldoi txikiak... Andoaindik Urki dantza taldeak, Soinuak musika eskolak eta Xingola abesbatzak hartuko dute parte.
11:30etan hasiko da festa, goizez, herrian zehar saioak eskainiz. 17:00etan, Goikoplazan, talde guztien emanaldia eta dantzaldia burutuko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!