Elutxeta eta Zabala sagardotegiak finalean izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 4a, 10:20

Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko sagardo naturalaren ekoizleen lana bultzatu eta saritzeko xedearekin antolatutako IX. sagardo lehiaketaren finala Donostiako Gastronomi Elkartean bihar larunbatarekin egingo da. Txapelketara aurkeztutako 27 sagardotegietatik 6 izan dira finalerako hautatuak, honakoak dira: Altzueta (Hernani); Astarbe (Astigarraga); Elutxeta (Urnieta); Gurutzeta (Astigarraga); Isastegi (Tolosa) eta Zabala (Aduna). Irabazleak, 2.500 euro eta txapela jasoko ditu, bigarrenak 1.500 euro eta garaikurra, eta hirugarrenak 750 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!