Burubelarri aritu zara Goitibeheren lasterketa berreskuratzeko, Xabier.
Xabier Ansa. Nik proposatu nuen, eta gero Mikel Pagolak eta bere lankideek laguntza handia eman didate. Hiru urte dira ez zela egiten, eta orain berreskuratu egin da.
Lasterketa egin zela egun gutxi dira, gustora zaude egindakoarekin?
X.A.Gustora nago, bai. Uste baino hobeto atera da, aurreikusi genuena baino jaitsiera gehiago egiteko aukera izan dugulako. Partaideek ere hori esan digute, Urnietako oso jaitsiera polita dela.
Aproposa al da, beraz, Urnietakoa?
X.A.Bai. Ibilbidea luzatzeko aukera egongo litzateke baina hainbat kategoriatan halabeharrez hankak lurrean jarri eta korri egitera behartuko genituzke. Horregatik ibilbide laburragoa aukeratu dugu, baina bizi-bizia.
Errepidea zabala da, eta istripurik ez da izan. Ibilbidearekin asmatu dugula esango nuke.
Jaitsiera nola definituko zenuke?
X.A.Zabala da eta frenoari eman beharrik ez dago jaitsiera osoan. Hori nabarmendu behar da, beste jaitsiera batzuetan halabeharrez frenoari eman behar zaio eta.
Ikusleen eta parte hartzaileen aldetik zer nola joan zen eguna?
X.A.Parte hartzaileen jarrera oso ona izan zen, arazorik ez zen sortu eta alde horretatik gustora gaude. Ikuslegoari dagokionez, jendea hurbildu zen. Lagunei galdetuta, entretenigarria izan zela adierazi digute. Esango nuke ikusleentzat ere atsegina izan zela.
Zer nolako abiadura har daiteke horrelako jaitsiera batean?
X.A.Behekaldera iristean 70-80 kilometro orduko bai.
Eta zer dela eta goitibeherak?
X.A.Abiadura bizian ibiltzeko aukera duzulako gehienbat. Eta baita zuk egindako tramankuluan jaisten zarelako.
Lan handia al dago horrelako proba baten atzetik?
X.A.Aurretik baimen piloa eskatu behar izan dira. Sariak lortu, asegurua kontratatu,... horiek izan dira lanik handienak.
Istripuen arriskua hor dago... kezka handia izaten duzue?
X.A.Gehienbat bai. Asegururik gabe istripu larrien kasuan erantzukizuna antolatzailearentzat da. Horregatik, asegurua lortuta, lasaiago antolatu daiteke horelako proba bat.
2011ko maiatza urruti samar dago, antolaketan errepikatzeko gogoz zaude?
X.A.Bai, bai. Errepikatzea espero dugu, uzten badigute behintzat bai!
Etena eta gero martxan jarri duzue, aurrerantzean errazagoa izango dela pentsa daiteke...
X.A.Horrela izatea espero dut. Aurtengoa oso baliagarria izan baita hurrengoa antolatzeko.
URNIETAKO GAZTEDI JAIAK
GOITIBEHERA LASTERKETA
Maiatzak 29, larunbata
Neumatikak
Taldea Denbora
1 Zuek pentseu 1:11.234
2 Unai Amenabar 1:11.796
3 La góndola del amor 1:13.265
4 Andoni Susperregi 1:18.390
5 Kupela RT 1:18.562
6 Mentxeta 1:20.046
7 El picias racing 1:20.562
8 Kimetz eta Asier 1:23.953
9 Zazpiak bat racing 1.26.546
10 Pal-Matrix 1:27.609
Arinak
Taldea Denbora
1 Kaiser 1:21.312
2 Litus 1:22.218
3 Jon Kaiet Astuy 1:31.671
4 Skatemarra 1:36.343
Rodamentuzkoak
Taldea Denbora
1 Eskorbu 1:32.078
2 Elantxobe racing 1.34.968