San Juan jaien aurrerapena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 3a, 18:44

SANJUANAK’10 NABARMENTZEKOA
Ekainak 23, asteazkena

18:30 Musika lehiaketa Gazte lokalean. Gazteek musikaren inguruko froga ezberdinetan parte hartuko dute.
20:15 Alkatea eta udalbatzaren Soka-dantza Goikoplazan.
20:30 Koadrilen arteko afari-karaokea Gazte Lokalean. Koadrila bakoitzak bere afaria eramango
du.
23:30-02:30 Nemux diskofesta Nafarroa Plazan.

Ekainak 24, osteguna
12:00 Axeri-dantza, dantza herrikoia Goikoplazan. Ondoren Soka-dantza.
23:00-01:30 Trikizio taldea Nafarroa Plazan.
22:30 Erramun Martikorena eta Mikel Markez Goikoplazan.

Ekainak 25, ostirala
18:00 Haur Danborrada. Hiru ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte, alkate txikia eta herriko ordezkariak buru izango direlarik.
23:00-03:00 Lain, Ze Esatek eta Lor taldeak zuzenean Nafarroa Plazan.

Ekainak 26, larunbata
12:00 Kantu kalejira Goikoplazatik.
18:00 Buruhandi eta erraldoien konpartsa Goikoplazan.
20:00–22:00 Gozo Gozo eta Ingo Al Deu taldeekin dantzaldia Nafarroa Plazan.
23:00–04:00 Skatu eta Betagarri taldeen kontzertua. Ondoren, Xaibor djren saioa Nafarroa Plazan.

Ekainak 27, igandea
19:00 Funk eta Hip Hop emanaldia Goikoplazan.
20:00 Triana taldearen emanaldia Goikoplazan.
22:30 Artifiziozko Suen jaurtiketa Allurralde kiroldegiko pasealekutik.

Erakusketak Sanjuanetan
Urigainen ekainaren 18tik  27ra ikastaroetako ikasleen lanak: pintura, egur taila, eskulanak. Baita San Juan jaiak iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztutako lanak.

Anbrosia Olabiden Bertxin elkartean egindako eskulanen erakusketa.

AIURRI, GEHIGARRI BEREZIA
Ekainak 18, ostirala.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!