Beharrezkoa ikusten dute arloz arlo diagnosia garatzea. Sektorez sektore, eskemak egin eta haiek partekatzen ari dira, diagnostikoa bera ahalik eta zabalena izateko, “Badakigu, ordea, ez garela guztiongana iristen; horretarako, guztion ekarpen, zalantza, iradokizun eta dena-delakoa jasotzeko, bi bide jarri nahi izan ditugu martxan. Batetik, lapurtxulo@gmail.com e-posta helbidea jarri dugu edonoren eskura, norberari bururatutakoa bertara igorri dezan. Bestetik, ekarpenak eta duda-mudak zabaltzeko egitasmoa antolatu nahi dugu, ekainaren 19an, herritarrak, prozesu guzti honen protagonista izate aldera”.
Ekainaren 19an, beraz, herri batzarra egingo dute Urigainen goizeko 10:30etan eta, ondoren, prentsaurrekoa eskainiko dute Goikoplazan eguerdiko 12:30etik aurrera. Amaitu aurretik hamaiketakoa eta musika saioa eskainiko dira.