Ingurumenaren Eguna Adunan

Datorren larunbatean  mundu osoan Ingurumenaren Eguna ospatzen da eta Adunako Udalak aurtengoan ere bat egin du ingurumenaren aldeko ekimen honekin.


2009-2010 ikasturtean herri-eskolako ikasleek Eskolako Agenda 21 programaren barnean Uraren gaia jorratu dutenez, Udalak Aste Berdeko egitaraua antolatzeko orduan urari lotutako ekintzak prestatzea hobetsi du. Aipatu ekintza guztiak larunbatean garatuko dira, goiz eta arratsaldez:

 

q  ERREKA EGUNA: Izadi 21eko ingurumen hezitzaileen laguntzaz, Ursaltoko erreka aztertzera joango gara. Aurreko urteko azaroan, Adunako Kultur Astearen baitan, lehen aldiz ikertu genuen Ursaltoko erreka eta oraingoan, errekaren egoera onera egin duen aztertzeko parada izango dugu. Ondoren, udaletxeko kultur aretoan “Glup! Zabor bizidunak” filma.

 

Hitzordua: 10:00, herriko plazan. fFlma 12:15etan izango da.

 

Oharra: mendiko arropa erosoa ekartzea gomendatzen dugu.

 

 

q  TTANTTOREN JOLASA: urari buruzko antzararen jolas dinamikoa batez ere lehen hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dago. Izadi 21eko hezitzaileek dinamizatuta, parte-hartzaileak taldeka banatuko ditugu eta guztion artean ura natur baliabidea aurreztu eta urari lotutako ekosistemak babesteko aukera ezberdinak ezagutuko ditugu modu dibertigarri batean.

 

Hitzordua: 17:00-19:00, herriko plaza.

 

Ekainaren 5eko ekintza horietan parte hartzeko udaletxeko telefonora (943-692571) deitu behar da datorren ostirala baino lehen.

 

 

 

Azkenik, prentsa-ohar honen bidez ere Adunako herritarrak eskualde mailan antolatu den 2. eskuko gauzen azokara gonbidatu nahi ditugu. Nahi duten herritarrek aukera izango dute dagoeneko erabiltzen ez dituzten objektuak Villabonako Berdura Plazan, 17:00etatik 21:00etara, jarriko diren postuetan saldu edo elkartrukatzeko. Horretarako, beharrezkoa da Adunako udaletxera deitzea ostirala baino lehen.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!