Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza Ikastolako HH 5 urteko ikasleak Gaztelun izan ziren duela egun gutxi egun pasa. DBH-ko ikasleak, berriz, ikasturte amaierako bidaia egin dute berriki. Huescan, Bartzelonan eta Salouen ibili dira, besteak beste. Leku zoragarri ugari ezagutzeko eta jarduera mordoa egiteko aukera izan dute.