UEMA egunera joateko deialdia

Mallabian ospatuko dute aurten UEMA eguna, ekainaren 12an. Bertara gerturatzeko autobusa antolatzeko lanetan ari dira. Egun osoko jai oparoa egingo dute eta Adunako udalera (943 692 571) deitu beharko da, bai autobusean tokia gordetzeko baita bazkarirako txartela eskuratzeko ere.

Irakurri egitaraua jarraian

Ekainaren 12an, Mallabian:

 

- Frontoian:

12:00etan Xabier Mendigureni bere ibilbideagatiko aitortza.

Ostean mahai-ingurua, UEMA: hasierako bultzada eta lehen erakundetzea.

 14:30ean bazkaria

Bazkaldu ostean denon artean, kantu saioa.

16:00etan umeentzako ipuin kontalaria, Lur Korta.

·      Mallabarreneko plazan eta Elizoste kalean:

11:30-13:30 eta 16:30-18:30 ume eta gaztetxoentzako jokoak (puzgarriak, tailerrak, quad-ak…)

·      Herriko parkean:

12:00etan herrien arteko Xiba jokoak

·      Plazan:

18:00etan “Erlaxi” taldearekin dantzaldia

23:00etan “Damu dot” taldearen disko berriaren aurkezpena

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!