EGITARAUA
Ekainaren 9an, Durangoko Plateruenan:
-19:00etan, Paul Bilbaok hizkuntza eskubideen inguruko tailerra eskainiko du.
Ekainaren 12an, Mallabian:
Frontoian:
-12:00etan Xabier Mendigureni bere ibilbideagatiko aitortza.
-Ostean mahai-ingurua, UEMA: hasierako bultzada eta lehen erakundetzea.
-14:30ean bazkaria
Txartelak erosteko, Izurtza, Atxondo, Otxandio eta Mallabiko udaletxeetan edo UEMAko bulegoetara deituta: Oiartzun (943-26.03.72), Azpeitia (943-81.66.99) edo Aulesti (94-627.91.95).
-Bazkaldu ostean denon artean, kantu saioa.
-16:00etan umeentzako ipuin kontalaria, Lur Korta.
Mallabarreneko plazan eta Elizoste kalean:
-11:30-13:30 eta 16:30-18:30 ume eta gaztetxoentzako jokoak (puzgarriak, tailerrak, quad-ak...)
Herriko parkean:
-12:00etan herrien arteko Xiba jokoak
Plazan:
-18:00etan "Erlaxi" taldearekin dantzaldia
-23:00etan "Damu dot" taldearen disko berriaren aurkezpena
Horrez gain, eskualdetik xiba jokoetarako talde bat atera nahian dabiltza. Xiba jokoak "herri olinpiadak" edo gin-kana moduko probak dira: sokatira, toka, lokotx bilketa, ingudea... Taldea osatzeko, zortzi lagun behar dira, lau mutil eta lau neska, eta ez da aparteko abilezia edo indarrik eduki behar. Parte hartu nahi baduzue, deitu ahalik eta lasterren UEMAren bulegora: 943260372.
Mallabira joateko erraztasunak ez dira faltako, eskualdeko UEMAko Udalek autobusa aterako baitute. Autobusa goizean abiatuko da, eta bazkal ostean itzuliko. Autobusa doan izango da UEMAko herritarrentzat. Herri bazkaria ere izango da, eta menuak bi prezio izango ditu: 20 euro helduentzat eta 10 euro umeentzat. Autobusean eta bazkarian izena eman nahi baduzue, Adunako udaletxera deitu behar duzue (943692571).