Joan zen igandean, Arangaitz-Lakarri ibilaldia egin zuten Aizkardi mendi elkarteko kideek, Iratiko txoko ezezagunenak zeharkatzeko aukera izan zutelarik. Inguruko mendien ikuspegi ederrak izan zituzten bidelagun: Ori, Behorlegi, Eskalier... Ibilbidean zehar, Lezarra, Ahuski, Arhansuseko lepoa, Beloskarre nahiz Bosmendietako gainak igaro zituzten, besteak beste.
Argazkietan, Lexarra eta Beloskarreko gainak.