Urnietako Osasun Etxea, Osakidetzak dagoeneko egoitza egokitzeok deialdia egin du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 31a, 17:42

Gaur Osakidetzak zabaldu duen prentsa-oharrak zera dio: "Aste honetan bertan, Osakidetzak lehiaketa bat deitu du, 2 solairuko (1.400 metro karratu inguruko azalera) lokal batzuen egokitzapena esleitzeko. Lokal horiek Etxeberria plazako 9 eta 11 zenbakien artean daude, eta Urnietako Udalak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari laga dizkio.
Medikuntza orokorreko 7 kontsulta eta pediatriako 2 izango ditu.
Urnietako osasun-zentro berriak 2011ko udazkenean zabalduko ditu bere ateak
Osakidetzak lehiaketara ateratzen ditu 1,3 milioi euroko aurrekontuko obrak. Obrak aurten, urrian hasiko dira".

Irakurtzen jarraitu:

Vitoria-Gasteiz, 2010-05.31.- "Osakidetza datorren udazkenean osasun-zentro berri bat eraikitzen hasiko da Gipuzkoako Urnieta udalerrian, kontsulta-kopuru eta –tamaina eta talde-jardueretarako esparruei dagokionez, egungo zentroak dituen asistentzia gabeziak zuzentzeko.

Urnietako osasun-zentro berri horrek medikuntza orokorreko 7 kontsulta izango ditu, pediatriako 2, emaginen gela 1 eta kuretarako eta odola ateratzeko beste bat. Gainera, bileretarako eta harrerarako eta erizaintzarako eta asistentzia-zentro horretako langileentzako zerbitzuetarako lekua ere izango du.  

Eskaintzak aurkezteko epea ekainaren 22an amaitzen da. Ekainaren 29an proposamen teknikoak aztertzen hasiko dira, eta uztailaren 21etik aurrera eskaintza ekonomikoak. Hasiera batean, 1.317.000 euroko aurrekontua duten Obrak 2010eko urrian hasiko dira, eta urte bete iraungo dute. Horrela, Urnietak osasun-zentro berrri bat izango du 2011ko udazkenean".  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!